Euskara

Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko proposamena aztertuko du Frantziako Parlamentuak

Bi oren iraun duen eztabaidaren ondoren, Parlamentuko lege batzordeak Europako Ituna berresteko proposamena parlamentura eramatea onartu du. Ohar sutsuak izan dira tarteko. Jean Jacques Ervoas diputatuak aurkeztu du proposamena. Urtarrilaren 22an aztertuko du proposamena Parlamentuak. Alta, ez dute finkatu bozketa egunik.

Aitor Renteria.
2014ko urtarrilaren 14a
19:56
Entzun

Konstituzioa aldatzeko lege proposamena izanez, bi aukera daude orain. Batetik, Parlamentuak eta Senatuak onartuko balute gehiengo soilez, erreferenduma antolatu beharko litzateke, Frantzia mailan. Bide itsua dela aitortu du Ervoasek. Bertze bidea litzateke gobernuak bere egitea proposamena eta aurkeztea lege egitasmo bat. Kasu horretan, asanbladan bildurik, diputatu eta senatarien hiru bostenak sostengatu beharko luke testua, onartua izateko.

Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna onartzeak ez luke eskubiderik onartuko. Horrela aitortu du Ervoasek. Alta, proposamenean muga nabarmenak daude. Adminstrazioaren hizkuntza frantsesa dela dio. Aipamen horren interpretazioaren aurka dira Eblul taldean bildutako ordezkariak. Elkarte horretan dago Euskal Konfederazioa. Charles Moyac diputatu Berdeak eskatu du interpretazioa ahalbideratzen duten aipamenak kentzea baina batzordeak bertan behera utzi du eskaria. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.