Europako Inbertsio Bankuak otsaila arte ez du erabakiko Gipuzkoako errauste planta eraikitzeko dirurik eramango duen edo ez; hots, atzeratu egin du erabakia. Greenpeace erakunde ekologistak eman du gaur horren berri, eta nabarmendu berak aurkeztutako irregulartasun salaketek eraman dutela Inbertsio Bankua erabakia atzeratzera.
Era berean, Greenpeacek azpimarratu du mailegu hori bermatuta eduki gabe ere, Gipuzkoako Zaborren Patzuergoak errauste planta esleitzeko lehiaketa publikoa abian jarri duela. Iragan otsailaren 16an plazaratu zuen Patzuergoak lehiaketarako pliegoa, 223,4 milioi eurokoa, eta Greenpeacen arabera, diru horren erdia Europako funtsetatik jasoko dela zehaztu zuen.
Erakunde ekologista horrek txostena igorri zion Europako Inbertsio Fondoari errauste plantaren proiektuari ikusten dizkioten akats eta arazoen berri emanez, eta gelditzeko eskatuz.
Ingurumena
Europako Inbertsio Bankuak atzeratu egin du Gipuzkoako errauste plantari buruzko erabakia
Otsaila arte ez du erabakiko proiektua egiteko mailegua emango duen edo ez. Greenpeacek dio berak jarritako salaketagatik atzeratu duela erabakia. Era berean nabarmendu du bermatuta eduki gabe errauste planta eraikitzeko lehiaketa abian jarri duela Gipuzkoako Zaborren Patzuergoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu