Euskal, galiziar eta katalan hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzeaz arduratzen diren hiru erakunde hauen ordezkariek Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren gomendioak gogorarazi dituzte.
Europako Kontseiluaren nazioarteko ituna, hots, 2001an geroztik indarrean dagoen Euroituna sinatu zuen Espainiak. Europako Kontseiluaren ustez, beharrezkoa da Espainian hizkuntza trantsizioa gertatzea. Hau da, beharrezkoa da "indarrean dagoen gaztelaniazko elebakartasunaren nagusitasunean oinarritzen den eredutik eredu eleanitzera" igarotzea.
Santi Castellan Rovira i Virgili Unibertsitateko Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoak gaur egindako hitzaurrean azaldu duenez,"Europako Kontseiluaren Adituen Batzordearen txostenak nahiz erakunde beraren Ministro Kontseiluaren gomendioek argi erakusten dute Estatu espainiarrak ez duela adostutakoa bete".
Erakunde bakoitzeko ordezkariek euren egoera azaldu dute eta Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen izenean Paul Bilbao Behatokiko zuzendaria aritu da.Bilbaok Nafarroaren "egoera berezia" azpimarratu du.
Behatokiko zuzendariaren hitzetan, "administrazioak Nafarroa eskualdeka banatu izanak ez du logikarik".Nafarroako eremu euskaldunaren, ez-euskaldunaren eta mistoaren antolamenduari buruz aritu da. "Europako Kontseiluko Adituen Batzordearen txostenak nahiz Ministro Batzordearen gomendioek gai hau aipatzen dute; euskal hiztun gehien dauden eskualdean euskara ofiziala ez izatea ulergaitza dela aitortuz”, azaldu du Bilbaok.
Bestalde, "Europako Kontseiluak berretsi duen bezala", Espainiako Administrazio Orokorrean euskara dakiten langile gehiago egotea beharrezkoa dela gogorarazi du Paul Bilbaok.
hizkuntz normalizazioa
Europako Itunaren bidez hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio Behatokiak Espainiako Gobernuari
Hizkuntz Eskubideen Behatokia haibat alderdirekin bildu da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Behatokiarekin batera, A Mesa pola Normalización Lingüística eta Observatori de la Llengua Catalana izan dira Kongresuan eta "Europako Itunaren bidez hartutako konpromisoak bete ditzala" eskatu diote Espainiako Gobernuari. Bileran BNG, EA, ERC, Nafarroa Bai, EAJ, PSC, CiU eta IC-V alderdietako ordazkariak egon dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu