Europako Konstituzioa

Europako Konstituzio ituna "botere ekonomikoen interesen menpe" egin dela uste du ELAk

ELAk biltzarra egingo du aste honen bukaeran, eta han, Europako Konstituzio itunaren kontrako jarrera berrestea espero dute, besteak beste. Izan ere, ELAren ustetan, "estatuek bakarrik negoziatu dute Ituna", herritarrak, erakunde sozialak eta herriak "bazterrera utzita". Estatuek negoziatutako itun horretan ez direla herritarren "oinarrizko eskubideak" bermatzen iritzi diote, autodeterminazio eskubideari "ezikusiarena" egiten diola salatu dute. Gainera, politika ekonomiko, sozial eta laboralean, "eredu neoliberala" berresten dutela uste dute.

2004ko azaroaren 22a
18:58
Entzun
Lau arrazoi nagusi ikusten ditu ELAk Europako Konstituzio Itunari ezetz esateko: "estatuek bakarrik" negoziatu dutela; herritarren "oinarrizko eskubideak" ez dituela bermatzen; autodeterminazio eskubideari "ezikusiarena" egiten diola; eta "eredu neoliberala" berresten duela.

Asteburu honetan biltzarra egingo dute ELAko kideek, eta han, Europako Konstituzio Itunaren kontrako jarrera berrestea espero da. Ituna "onartezina" dela iritziata, ELAko afiliatuei eta langile guztien Europako Konstituzio Itunari ezezko boza emateko eskatuko diete, proposamena onartzen bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.