Politika
Europako Konstituzioan Euskal Herriari dagozkiok eskubideak jasotzeko eskatu du Ibarretxek
Europako konstituzioan Euskal Herriari dagozkion eskubideak jasotzea eta euskarak ere lekua izan dezala eskatu du gaur Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Pirineoetako lan batzordeak 22. bilera egin du gaur Herrialde Katalanetan, eta Ibarretxe ere han izan da.
"Euskal Herriaren hizkuntza, euskara, europako hizkuntzarik zaharrena da, baina, ez da ofiziala. Eta bene benetan, ezinezkoa da konstituzio berri bat onartzea gure herria eta gure hizkuntza hor ez hartzea", esan du Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu