Ezezkoaren alde kanpaina aktiboa egingo dutela iragarri dute. Datorren egunetan azalduko dute ezekoaren aldeko kanpaina, baina aurrez esan dute, ezezkoaren aldeko eragile sozialekin batera egingo dutela kanpaina.
Abstentzio kritikoak ez duela ezertarako balio azpimarratu du Madrazok.
europako konstituzioa
Europako Konstituzioari ezetza bozkatzeko deia egingo du EBk
EB-Berdeetako koordinatzaile nagusi Javier Madrazok iragarri duenez, Europako Konstituzio Itunari ezezko boza ematearen aldeko kanpaina egingo dute EB-Berdeek. Izan ere, beraien iritzian "antidemokratikoa, uniformatzailea eta atzerakoia" da Europako Konstituzio Ituna. Azaldu duenez, "herriaren eskariei bizkarra emanez" osatu zuten Europako Konstituzio Ituna. Ezezko botua "Euskadin gehiengoaren erabakia" izango dela esan du Madrazok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu