Batasunaren ilegalizazioa

Europako Legebiltzarreko egoitza "Batasunaren jardunetarako" erabiltzea galarazi diote Koldo Gorostiagari

Batasuna alderdia "erakunde terroristen" zerrendan sartzea erabaki zuen iragan ekainaren 5ean EB Europako Batasunak, eta neurri hori hasi da lehendabiziko ondorioak izaten: Europako Legebiltzarreko egoitza eta aretoak "Batasunaren jardunetarako" erabiltzea galarazi dio parlamentuko presidenteak Koldo Gorostiaga eurodiputatuari. Nolanahi ere, bere Europako legebiltzarkide jarduna arazorik gabe betetzen segitu ahal izango du Gorostiagak.

2003ko uztailaren 1a
14:02
Entzun
Pat Cox Europako Legebiltzarreko presidenteak eman dio galazpenaren berri Gorostiagari, hain zuzen ere, ekainaren 18an bidalitako gutun baten bidez. Idatzi horretan esaten denez, "Batasunak edo hartatik sortutako erakundeek" ezingo dute inolako jardunik aurrera eraman Europako Parlamentuko egoitzetan. "Batasunarenedo hartatik sortutako beste erakundeen bilerarik zein manifestaziorik ezingo da egin", esaten du Coxen idatziak. Halaber, erakunde horietako kideen bisitak ere debekatuta daudela azpimarratzen du.

Ildo beretik, Europako Legebiltzarrak eurodiputatuei ekitaldiak-eta antolatzeko ematen dizkien dirulaguntzakezingo dituela Batasunarekin zerikusia duen ezertarako erabili ohartarazi dio Parlamentuko presidenteak Gorostiagari.

Nolanahi ere, eurodiputatu abertzaleak normal-normal jarraitu ahal izango du Legebiltzarreko lanekin; eztabaidetan zein barne batzordeetan parte hartzen. Izan ere, 1999an Parlamentuko aulkia lortu izanak "eskubide osoz" parte hartzeko ematen dio Coxen iduriko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.