Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunak (II-HE) ekainaren 7an egin ziren Europako Legebiltzarrerako bozetako prozesu guztia baliogabetzeko eskatu du eta diputatuen izendapenari helegitea jarri dio.
Hauteskundeen egunean eta bozen zenbaketan "eman diren irregulartasunak izan dira helegitea aurkeztera bultzatu gaituenak", adierazi du II-HEk.
II-HEren arabera, batetik, bere kodea manipulatu egin zuten bozetan eta, bestetik, baliogabe jotako milaka boto ez dituzte kontatu. Europako 2004ko hauteskundeetatik boto baliogabeek 57.000ko eta txuriek 125.000ko hazkunde "susmagarria" izan dutela dio hautagaitzak.
Iniziatibak ez du europarlamentariorik lortu; "iruzurragatik", bere ustez. Denera 177.000 boto jaso zituen ekainaren 7an: 140.000 boto Hego Euskal Herrian eta besteak Espainiako Estatuan.
politika
Europako Legebiltzarrerako diputatuen izendapenari helegitea jarri dio Iniziatiba Internazionalistak
Hauteskunde prozesua baliogabetzeko ere eskatu du II-HEk, bozetako "irregulartasunak" direla-eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu