EUROPAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

Europako legebiltzarrerako hauteskundeak.

Euskal Herrian botoemaileak boza eman ez dutenak baino gutxiago izan dira. Lehen aldiz nagusitu zaio abstentzioa boto kopuruari. Denek nabaritu dute, baina HZk eutsi dio hobekien abstentzioaren uholdeari

Pello Urzelai.
2004ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Europako Legebiltzarrerako hauteskundeek ez dute bereganatu herritarren arreta. Gehienek nahiago izan dute botorik ez eman (%54,75). Fenomeno orokorra izan da Europan. Euskal Herrian abstentzio kopuruaren markak hautsi dira; parte-hartzeak behea jo du, eta abstentzioa botoemaileen kopuruari nagusitu zaio. Abstentzioaren protagonismoarekin batera, beste bi datu orokor aipagarri dira. Batetik, hauteskunde mota hauetan barrutiek horretarako laguntzen dute estatu dinamikak nagusitzen dira. Bestetik, uholde abstentzionistaren erdian HZren emaitzek mobilizazio ahalmen berezia erakutsi dute, Euskal Herri osoan, berdin legezko izan edo legez kanpoko.

Igandean boto eskubidea zutenen erdiak ere ez ziren joan bozlekuetara. Ipar Euskal Herrian horrela gertatu zen duela bost urte, 1999ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Orduan erroldatuen %49,8 bakarrik joan ziren bozkatzera. Oraingoan gutxiago: %43,17. Hego Euskal herrian duela bost urteko hauteskundeak, foru eta udal hauteskundeekin batera izan ziren eta ondorioz parte-hartzea %64,68koa izan zen. Duela hamar urte, 1994an, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak bakarrik izan ziren eta parte-hartzeak ozta-ozta gainditu zuen erroldatuen erdia (%52,54). Oraingoan azpitik gelditu da.Igandeko hauteskundeetan, abstentziorik handiena Hego Euskal Herriko lurraldeetan Gipuzkoan izan zen (%56, 84). Araban antzekoa izan zen (%56,33), eta txikiagoa Bizkaian(%53,45) eta Nafarroan (53,12).

Handien mesederako

Europako hauteskundeak, Kongresu edo Asanblearako bozak bezala, hautes-barruti zabalekin, estatuetako alderdi nagusien mesederako izaten dira, eta horrela gertatu da oraingoan ere. Euskal Herrian, alderdi sozialista gailendu da, bai Hegoaldean bai Iparraldean. Hegoaldean martxoko hauteskundeetan lortutako aldea berretsi du. Ipar Euskal Herrian martxoko eskualde hauteskundeetako joera berretsi du. PSren zerrendak lortu du boto gehien Ipar Euskal Herrian, nahiz eta UDF eta UMPren zerrendek ere emaitza onak lortu. Baina badago beste datu interesgarri bat: PS, Berdeak eta HZren emaitzak batuz gero (34.016), UDF eta UMPren batuketa (33.019)baino gehiago dira.

HZren emaitzei dagokienez, Hego Euskal Herrian argi ikusten da martxotik hona gutxien jaitsi den boto kopurua baliogabeei dagokiena izan dela. Baliogabeen kopurua martxotik ekainera %5 jaitsi da. Aitzitik, alderdi sozialista %40,8 jaitsi da, eta EAJ %39,8 (Nafarroakoak kontuan hartu gabe).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.