Espainiako Gobernuak Europako erakundeekin batera adostuta zuen Europako Batasunaren (EB) araudia hizkuntza koofizialetara itzultzea baina, Jerzy Buzek Europako Parlamentuko presidenteak adierazi duenez, hark ez du konpromisoa bete. ERCko Oriol Junqueras eurodiputatuaren galderari erantzunez esan du hori Buzekek.
Europako Ganberak eta Espainiak 2006an sinatutako akordioaren arabera, Europako Parlamentuaren webguneak esteka bat izan behar zuen EBren araudi osoa euskaraz, katalanez eta galizieraz izateko. Araudia itzultzeko ardura Espainiako Gobernuak zuen, baita atari ofizial batean argitaratzeko eta Parlamentuari esteka jakinarazteko ardura ere.
2006ko akordioaren arabera, herritarrek Parlamentuarekin hizkuntza koofizialetan harremanetan jartzeko aukera dute, eta baita erantzuna hizkuntza horietan jasotzekoa ere.
Bestalde, osoko bilkuretan edo batzordeetan eurodiputatuek hizkuntza koofizialetan hitz egiteko aukera izatea baztertu du berriro Buzekek.
EUSKARA
Europako Parlamentuak Espainiako Gobernua salatu du EBren araudia hizkuntza koofizialetara ez itzultzeagatik
Jerzy Buzek Europako Parlamentuko presidenteak Espainiako Gobernuari konpromisoak ez betetzea leporatu dio, gai horri buruz Oriol Junqueras ERCko eurodiputatuak galdetu dionean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu