Hizkuntzak

Europako Parlamentuak gobernuei eskatu die arriskuan dauden hizkuntzak babesteko

François Alfonsi Berdeen eurolegebiltzarkidearen txosten bat onartu du parlamentuak.

urtzi urkizu
2013ko irailaren 11
18:45
Entzun

"Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen aurka izan diren diskriminazio praktikak salatzeko" eskatu die onartutako txostenak Europako 28 estatuei. François Alfonsi eurolegebiltzarkidearen txostenak, halaber, estatuei exijitu die "gogo biziz konprometitu" daitezela hizkuntza ondarea babesten eta zabaltzen. Eta horretarako hizkuntzak suspertzeko politika «proaktibo anbiziotsuak» martxan jartzeko eskatu die, «arrazoizko» aurrekontuak erabiliz.

Mehatxatuta dauden hizkuntza komunitateekiko kontzientzia eta tolerantzia handiagoa eskatu du, halaber, Europako Parlamentuak. Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzak babesteko politika zehatzak behar direla adierazi du parlamentuak, diru sail egonkorrak 2014tik 2020ra.

Europako Parlamentuko Kultura eta Hezkuntza batzordean ekainaren 26an aurkeztu zituzten txostenaren eskaerak, eta aho batez onartu zen testua. 'Desagertzeko zorian dauden Europako Hizkuntzak eta dibertsitate linguistikoa' txostenean euskara eta katalunia agertzen dira babestu beharreko hizkuntzen artean, EAJk eta CIUk aurkeztutako zuzenketak onartu ostean. 

Iñaki Irazabalbeitiak, Aralarren ordezkariak Europako Parlamentuan, nabarmendu du txostenak Europako erakundeei politika positiboak eta programa zehatzak garatzeko erreferentzia-esparru bat ezartzen diela. «Beren hizkuntzaren normalizazioaren alde ari direnek testuan aurki ditzakete doktrina eta erreferentziak haien lana indartzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.