Europako Parlamentuak presoen urruntzea salatu du, «haien senitartekoei ezarritako zigor gehigarria» delako, eta kide diren estatuei eskatu die gaixotasun larriak dituzten presoen kasuan «haien zigorrak berriro aztertzeko aukera aintzat hartzeko».
Europako estatuen kartzelen egoera eta baldintzen inguruko Bergeron txostena izenekoa onartu du Parlamentuak, eta han, EH Bilduk proposaturik, agertzen dira presoen urruntzeari eta gaixo handi diren presoei buruzko aipamenak. EH Bilduko eurodiputatu Josu Juaristik «oso albiste ontzat» jo du bozketaren emaitza. Onartutakoa ez da txosten legegilea eta, hortaz, ez da estatuek derrigorrez bete beharrekoa, baina lehenengo urratsa da Europan presoen giza eskubideak arautzeko bidean. Txostena alde handiz onartu da: 474 boto alde, eta soilki 109 aurka.