ekonomia

Europako sindikatuek manifestaziora deitu dute uda osterako, Bruselan

Europako Sindikatuen Konfederazioak "ahalik eta protesta gehien" egitera deitu du, eta Europa mailan egin nahi duen manifestazioari data jarri dio: irailaren 29a, hain justu, Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroek bilera duten egunean.

2010eko ekainaren 2a
17:29
Entzun
Europako Batasuna ordezkatzen duten 27 herrialdeetako Ekonomia eta Finantza ministroek hitzordua dute irailaren 29an (Ecofin), eta bilera haren atarira eraman nahi du protesta Europako Sindikatuen Konfederazioak. Hazkunde ekonomikoan eta lanpostuetan oinarritutako estrategia eskatuko du krisiari aurre egiteko, eta murrizketa sozialen kontrako aldarria egingo du.

Konfederazioaren arabera, "oso okerrak dira"Europako gobernuek abian jarritako murrizketa planak."Hazkunde ekonomikoari eta lanpostuak sortzeari kalte egiten diote neurri horiek, eta zalantzan jartzen dute Europa krisitik ateratzeko murrizketek duten gaitasuna".

Europa osoan kanpainari ekingo dio sindikatuen elkarteak, eta horrekin batera deitu du irailaren 29ko "mobilizazio handira". Tokian tokiko sindikatuei, berriz, dei egin die "ahalik eta protesta gehien" egin ditzaten, "grebak eta manifestazioak barne".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.