Presoak

Europan barrena dira euskal preso politikoen senideak, haien egoeraren berri emateko

Esukal preso politikoen senide eta lagunez betetako bi autobus eta furgoneta bat abiatu ziren atzo Donostiatik Europan barrena espetxeratuen egoeraren berri emateko. Bruselasen, Genevan, Berlinen, Milanen eta Parisen egingo dituzte geldialdiak, leku horietako politikari, sindikalista, gizarte mugimendu, Elizako ordezkari eta komunikabideekin biltzeko. Hilaren 12a arte iraungo du birak, eta denbora horretan guztian gose greban egongo dira ekimeneko partehartzaileak.

2004ko urtarrilaren 5a
16:39
Entzun
Etxerat elkarteak bulzatu du Europan barrenako martxa hori, eta "Espainiak zein Frantziak presoen eta haien senideen eskubide zibil eta politikoak urratzen" dituztela aldarrikatu eta jakinarazi nahi dute.

Ramon Gaztelumendi Etxerat-eko kideak gaur goizean Euskadi Irratian azaldu duenez, euskal preso politikoen egoera larria da. "Kolektiboaren %25 bakartuta dago une honetan. Hau da, oso egoera larrian daude: ziega batean bakarrik, eta, gainera ez nolanahiko ziegetan. Izan ere, oso itxiak dira, kristalen ordez sareak dituzte eta hezetasun handia izaten dute. Bakartuta daudenek ez dute ezer egiteko aukerarik, ez ikasteko, ez denbora pasatzeko. Funtsean, mendeku politika bat da, 'ustel daitezela' esan nahi duen dinamika jarri dute abian", azaldu du Gaztelumendik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.