europako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Europan eskuina garaile, alde handiarekin

Europako Alderdi Popularrak ehun bat legebiltzarkideko aldea atera dio Alderdi Sozialistari. Espainian PPk irabazi ditu bozak, %42,1eko babesarekin; PSOEk %38,66. Frantzian UMPk %28, PSk %16,8 eta Europe Ecologiek %16,2. Berlusconiren alderdiak, 2004ko datuekin alderatuz, %20 egin du gora (denera %39 lortu du).

2009ko ekainaren 7a
18:09
Entzun
Espero zen moduan eskuinaren indarra agerian geratu da Europako Legebiltzarreko bozetan. Beraz, Europako Alderdi Popularra (PPE) Legebiltzarreko alderdi nagusia izango da, 263 eserlekurekin. Sozialistek beherakada izan dute eta 163 eserleku lortu dituzte.

Europan 375 milioi europarrek eduki dute boto eskubidea. Abstentzioa %56,61ekoa izan da.



2009ko Europako emaitzak

Europako Alderdi Popularra. 263 diputatu (%35,7)

Europako Sozialista. 163 (%22,1).

Europako Alderdi Liberal Demokrata Erreformista. 80 (%10,9).

Europar Berdeak-Europako Aliantza Librea. 52 (%7,2)

Nazioen Europaren Aldeko Batasuna. 35 (%4,8)

Iparraldeko Ezker Berdea. 33 (%4,5)

Independentzia eta Demokrazia. 19 (%2,6).

Besteak. 91 (%12,4).

2004ko Europako emaitzak

Europako Alderdi Popularra. 278 diputatu.

Europako Sozialista. 216.

Europako Alderdi Liberal Demokrata Erreformista. 104.

Nazioen Europaren Aldeko Batasuna. 44 (EAJ horko kide izan da).

Europar Berdeak-Europako Aliantza Librea. 42 (EA horko kide izan da).

Europar Ezker Unitarioa-Ezker Berde Nordikoa. 41.

Independentzia eta Demokrazia. 24.

Nortasuna, Tradizioa eta Subiranotasuna. 23.

Talderik gabekoak. 13.

Hauek dira Europako emaitzak herrialdeka:

Alemania

Batasun Kristau-Demokratak eta Batasun Sozial Kristauaren arteko koalizioak %31ko (34 eserleku) babesa jaso du. SPDk %21koa (23 eserleku) , Grune berdeek %12koa (hamahiru eserleku), CSUk %7,2koa (zortzi eserleku), FDP liberalak %11ekoa (hamabi eserleku) eta PDS alderdi ezkertiarrak %7,6koa (bederatzi eserleku).

Italia

Parte-hartzea %66,46koa izan da. Silvio Berlusconiren PDL alderdiak %39 lortu du eta 32 eserleku; 2004ko datuekin alderatuz, %20 egin du gora. PDk %27,5 (22 eserleku) lortu ditu gaurko bozetan eta Lega Nordek %9,5 (zortzi eserleku), UDC kristaudemokratak %5,3 (lau eserleku) eta Idv zentristak %7,8 (sei eserleku).

Frantziako Errepublika

Modem zentroko alderdiak hirugarren postua galdu du eta Europe Ecologiek hartu dute horren lekua. Ezkerrak nabarmen egin du gora. Nicolas Sarkozyren UMP alderdiak %28 boto (30 eserleku) lortu ditu, Alderdi Sozialistak (PS) %16,8 (hamalau eserleku), Europe Ecologiek %16,2 (hamalau eserleku), Modemek %8,5 (sei eserleku), FN eskuin muturreko alderdiak %6,5 (hiru eserleku), Front de Gauche ezkertiarrak %6,3 (lau eserleku), MPF nazionalistak %4,8 (eserleku bat).

Espainiako Estatua

PPk irabazi ditu bozak, botoen %42,23rekin (23 eserleku). PSOEk %38,51 (21 eserleku), Europako Koalizioak %5,12 (bi eserleku), IU-ICVk %3,73 (bi eserleku), UPDk %2,87 (eserleku bat) eta Herrien Europa-Berdeek %2,5 (eserleku bat). %46koa izan da partaidetza.

Austria

OPV eskuin muturreko alderdiak gora egin du, eta sozialdemokratek jaitsiera izan dute. SPO sozialdemokratek %23,8 (bost eserleku), OPVk %29,7 (sei eserleku), MARTIN Europako Batasunarekin kritikoa den alderdiak %17,9 (hiru eserleku), GRUNEk %9,5 (bi eserleku), FPOk %13,1 (bi eserleku) eta BZOk %4,7 (eserlekurik ez).

Belgika

CD&V kristaudemokratak %15,38 (hiru eserleku), Open VLD liberal demokratak %13,09 (hiru eserleku), Vl. Belangelek %14,3 (hiru eserleku), PSk %10,04 (hiru eserleku), MRk %8,81 (bi eserleku) eta ECOLOk %7,89 (bi eserleku).

Bulgaria

Zentroko eskuina garaile argia. GERB/BANU PU kontserbadoreak %25,3 (bost eserleku), BSP sozialdemokratak %18,4 (lau eserleku), DPS liberalak %14,2 (hiru eserleku), ATAKA nazionalistak %11,3 (bi eserleku), NDSV liberalak %8 (bi eserleku) eta Koalizio Urdinak %7,9 (eserleku bat).

Danimarka

Sozialdemokratak izan dira garaile. Botoen %20,9 (hiru eserleku) lortu dituzte, Venstre alderdi liberalak %20,1 (hiru eserleku), KF alderdi kontserbadoreak %13,2 (bi eserleku), SF alderdi ekosozialistak %16,1 (bi eserleku), DF alderdi kontserbadoreak %15 (bi eserleku), Fol alderdi ezkertiarrak %7,3 (eserleku bat), RV alderdi liberalak %4,4 (eserlekurik ez) eta JBk %2,4 (eserlekurik ez).

Erresuma Batua

Laboristen atzerakada espero da. Ez dago emaitzarik oraindik.

Errumania

Ezkerrak eta eskuinak berdinketa teknikoa lortu dute. %27,21eko partaidetza izan da. PSD eskuindarrak %30,8 (11 eserleku) eta PDL ezkertiarrak 30,5 (11 eserleku), PNL liberalak %16,7 (sei eserleku), UDMRk %8,9 (hiru eserleku), PRMk %7,2 (bi eserleku).

Eslovakia

Alderdi Sozialdemokrata garaile, botoen %32,01ekin (bost eserleku). SDKU kristau demokratak %16,99 (bi eserleku), SMK-MPK kontserbadoreak %11,34 (bi eserleku), KDH kristau demokratak %10,87 (bi eserleku), LS-HZDS nazionalistak %8,98 (eserleku bat), SNS %5,56 (eserleku bat).

Eslovenia

Kontserbadoreek irabazi dituzte bozak. SDS kontserbadoreak %26,91 (bi eserleku), ZLSD sozialdemokratak %18,45 (bi eserleku), NSi kristau demokratak %16,53 (eserleku bat), LDS liberalak %11,52 (eserleku bat) eta Zaresek %9,83 (eserleku bat).

Estonia

K alderdi liberala garaile %26,06rekin (hiru eserleku). ER liberalak %15,3 (eserleku bat), IL kontserbadoreak %12,24 (eserleku bat) eta SDE sozialdemokratak %8,72 (eserleku bat).

Finlandia

KOK eskuin muturreko alderdiak irabazi ditu bozak %22,5eko (hiru eserleku) babesarekin, KESK zentroko alderdiak %20 (hiru eserleku), SDP alderdi sozialdemokratak %17,8 (bi eserleku), KD/PS demokristauak %14,2 (bi eserleku), VIHR ekologistak %11,6 (eserleku bat), VAS ezkertiarrak %6,1 (eserleku bat) eta SPFk %6 (eserleku bat).

Grezia

Sozialistek lortu dute garaipena. ND liberal kontserbadoreak %33,9 (zortzi eserleku), PASOK sozialdemokratak %36,1 (zortzi eserleku), KKE komunistak %7,8 (bi eserleku), SYN ezkertiarrak %4,5 (eserleku bat), LASO nazionalistak %6,9 (bi eserleku), OP ekologistek %3,3 (eserleku bat).

Herbehereak

Kontserbadoreak garaile eta eskuin indarrak indar handia hartu du. CDA alderdi demokratak %19,9 (bost eserleku), PvdA sozialdemokratek %12,1 (hiru eserleku), VVD kontserbadoreak %11,4 (hiru eserleku), GL ekologistak %8,9 (hiru eserleku), SP ezkertiarrak %7,1 (bi eserleku), CU-SGP alderdi kristauak %6,9 (bi eserleku), D66 liberalsozialistek %11,3 (hiru eserleku), PVV eskuin muturreko alderdiak %17 (lau eserleku).

Hungaria

Fidesz alderdi kontserbadoreek garaipen argia lortu du, %56,37ko (hamalau eserleku) babesarekin. MSZP sozialdemokratak %17,38 (lau eserleku) eta Jobbik nazionalistak %14,77 (hiru eserleku).

Irlanda

FG alderdi kristaudemokrataren garaipena %29,1eko (lau eserleku) babesarekin. FF liberal kontserbadoreak %24,1 (hiru eserleku), LAB sozialdemokratak %13,9 (bi eserleku), Indek %13,9 (eserleku bat), SFk %11,2 (eserleku bat) eta Libertasek %5,62 (eserleku bat).

Letonia

Kontserbadoreen garaipena eta hizkuntza bezala errusiarra erabiltzen duten alderdien gorakada. PS+TB/LNNK nazionalistak %24,29 (bi eserleku), SCk %16,68 (bi eserleku), PCTVL alderdi errusiar ezkertiarrak %8,2 (eserleku bat), LC kontserbadore liberalak %7,52 (eserleku bat), TB/LNNK alderdiak %7,96 (eserleku bat), JL kontserbadoreak %7,43 (eserleku bat), TP kontserbadoreak %4,58 (eserlekurik ez) eta LSDSP sozialdemokratak %5,38 (eserlekurik ez).

Lituania

TS kristaudemokratak irabazi du bozen %25,99rekin (lau eserleku). LSDP sozialdemokratak %18,92 (hiru eserleku), TT kontserbadoreak %12,52 (bi eserleku), LiCS liberalak %3,41 (eserlekurik ez) eta VNDPS kontserbadoreak %1,93 (eserlekurik ez).

Luxenburgo

CSV alderdi demokristauak irabazi ditu bozak, %38,1ko babesarekin (hiru eserleku). Bigarren alderdia LSAP sozialdemokrata izan da %21,3 (eserleku bat), DPk %15,8 (eserleku bat) eta Dei Gren ekologistak %11,4 (eserleku bat).

Malta

Laboristak garaile izan dira. MLP alderdi sozialdemokratak %55 (hiru eserleku) eta PN alderdi kristau-demokratak %41 (bi eserleku).

Polonia

PO kristaudemokratak %45,3,4 (24 eserleku) lortu ditu, PiS alderdia kontserbadoreak %29,5 (hamasei eserleku), SLD-UP koalizioak %12 (sei eserleku) eta PSLk %7,6 (lau eserleku).

Portugal

Abstentzioa %62,95koa izan zen. PS alderdi sozialistak %26,59 (zazpi eserleku) eta PSD/CDS-PP kontserbadoreak %31,77 (zortzi eserleku), BE ezkertiarrak %10,68 (hiru eserleku) eta PCP komunistak %10,62 (bi eserleku).

Suedia

SAP alderdi sozialdemokratak %26 (bost eserleku) lortu du, M liberalak %17,7 (lau eserleku), Junilistan%3,7 (eserlekurik ez), V ezkertiarrak %5,8 (eserleku bat), FP liberalak %12,9 (hiru eserleku), C zentristak %6 (eserleku bat), MP ekologistak %10,4 (bi eserleku), KD kristaudemokratak %%4,8 (eserleku bat) eta Alderdi Piratak %7,1 (eserleku bat).

Txekia

ODS kontserbadorearen garaipena, botoen %28,82 (bederatzi eserleku) lortu ditu. CSSD sozialdemokratak %24,59 (zazpi eserleku), KSCM komunistak %15,53 (lau eserleku), KDU-CSL kristaudemokratak %8,23 (bi eserleku), SN/ED kontserbadoreak %1,35 (eserlekurik ez) eta Nezavislik %0,57 (eserlekurik ez).

Zipre

Partaidetza 59,4koa izan da. DI.SY kontserbadoreak %35,6 (bi eserleku), AKEL komunistak %34,9 (bi eserleku), DI.KO zentroko alderdiak %12,3 (eserleku bat) eta EDEK sozialdemokratak %9,8 (eserleku bat).

Beste herrialdeetako emaitzakwww.elections2009-results.eu helbidean ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.