Gernikan ospatuko EAk Aberri Eguna. Hain zuzen ere, ekitaldi horretan muina gaur plazaratu duten agiria izango da, eta, beraz, "Europan integratutako Euskal Herri independentearen" defentsa eta autodeterminazio eskubidearen aldarrikapena.
EAk uste du martxoaren 14ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak PSOEk irabazi izanak aldaketa politika eragin dezakeela Espainian zein Hego Euskal Herrian, eta, beraz, itxaropentsu da. Ingurumari horretan, subiranotasunean aurrera egiteko "apostu garbia" egingo dutela nabarmendu dute.
Nazio aldarrkapenez gain, giza eskubideen arlokoak eta arazo sozialen ingurukoak ere biltzen ditu EAren agiria. Ildo horretatik, "beste mundu bat" posible dela azpimarratu dute, eta "eskubide indibidual zein kolektibo guztiak" bete daitezela eskatzen du, hartara, aukera berdintasunean oinarritutako gizartea erdiesteko.
Aberri Eguna
"Europan integratutako Euskal Herri independentea" aldarrikatu du EAk Aberri Egunean
Aurtengo Aberri Egunaren kariaz EAk plazaratu duen agiriaren eta egingo dituen ekitaldien ardatzak "Europan integratutako Euskal Herri independentearen" defentsa eta autodeterminazio eskubidearen aldarrikapena izango dira. Hala jakinarazi du Unai Ziarreta alderdi horretako idazkari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu