Al Kaeda
Europari "gerra odoltsua" deklaratu dio Al Kaedak
Osama Bin Ladenek "bake proposamen" bat eskaini zuen orain hiru hilabete, eta hilaren 15ean amaitzen zen proposamen hori onartzeko epea. Orain, onartu ez denez, Europan "gerra odoltsua" izango dela abisu eman du Bin Ladenek. Al Kaedaren "bake proposamena" argia zen: herrialde musulmanetatik tropa europarrak atera ezean, erasoa egongo zela esan zuten. Honela dio, gaur webgune baten bidez zabaldu duten mezuak: "arrazoian sartzen ez zareten bitartean ez diogu erasotzeari utziko".
Honela dio webguneko oharrak: "Osama Bin Laden gure jekeak emandako ultimatuma eta gero, arrazioan ez zaretela sartu ikusita, gerra bortitza deklaratzen dizuegu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu