"Euskadi eta Akitaniaren arteko lankidetza sendotzeko" asmoz, "euroeskualde bat eratzeko proiektua" lantzen ari direlajakinarazi dute Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Alain Rousset Akitaniako presidenteak. Hala ere, oraindik aurrekontua eta egoitza nagusia non egongo den zehaztu gabe dutela adierazi dute bi agintariek, Bordelen (Frantzia) egin duten bileran. Ez dute baztertu Nafarroa eta Aragoiri euroeskualdearekin bat egiteko proposamena egitea.
"Euroeskualde indartsu bat eratu nahi dugu eta bien arteko komunikabideak hobetu", azaldu dute. Gaineratu dute, proiektuaren helburu nagusia "Abiadura Handiko Trena eraikitzea" eta horretarako "epeak betetzea" izango dela.
Proiektu horrez gain, nekazaritza, hizkuntza eta berrikuntzaren inguruko gaiez ere mintzatu dira Lopez eta Rousset.
politika
"Euskadi eta Akitaniaren arteko lankidetza sendotzeko" borondatea dute Lopez eta Roussetek
Horretarako, "euroeskualde bat eratzeko proiektua" lantzen ari direla jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Akitaniako eskualdeko presidenteak. AHTa eraikitzeak lehentasuna izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu