Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, "Euskadik Hego Amerikaren eta Europaren arteko elkargunea" izan beharko luke. Miarritzen egin du adierazpen hori, Hego Amerikaren eta Europaren arteko lotura sakontzea helburu duen XI. Foroan. Hautetsi, politikari, ekonomista eta kazetari ugari ari dira parte hartzen foroan, ekonomia, immigrazioa, klima aldaketa eta prentsa askatasuna hizpide nagusi hartuta.
Han dira, besteak beste, Kolonbiako, Mexikoko, Guatemalako eta Boliviako presidente ohi Ernesto Samper, Vicente Fox, Vinicio Cerezo eta Carlos Mesa, hainbat legebiltzarkiderekin. Espainiako eta Frantziako Senatuetako presidente Javier Rojok eta Gerard Larcherrek ere parte hartuko dute, baita Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak ere.
euskal herria
"Euskadi, Hego Amerikaren eta Europaren arteko elkargune" izateko nahia du Lopezek
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Miarritzeko foroan izan da gaur. Hego Amerika eta Europako politikari, ekonomista eta kazetari ugari ari dira parte hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu