Erasoa

Euskadiko Kutxaren bulego bati eraso diote Iruñean, etxean egindako lehergailu batekin

2007ko azaroaren 2a
17:23
Entzun
Etxean egindako lehergailu bat zartarazi dute bart goizaldean Euskadiko Kutxaren bulego batean, Iruñean. Zehazki, 02:45 aldera izan da leherketa Julian Gaiarre kalean, Euskadikok Kutxaren bulegoko kutxa automatikoa dagoen lekuan.

Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak agertu duenez, kutxa automatikoa ibiltzen ez dela geratu da erasoaren ondorioz, baina Poliziak kalte handiagoak izatea eragotzi du. Izan ere, iturri horien arabera, poliziek azkar samar lortu dute leherketak eragindako sutea itzaltzea.

Gobernuaren Ordezkaritzak "irmo" gaitzetsi du erasoa, eta elkartasuna adierazi die Euskadiko Kutxari eta banku horretako langileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.