espainiako hauteskundeak

"Euskadin lehen indarra" izatea da EAJren "helburu argia"

Josu Erkorekak esan du "egiaztatuta" geratu dela "EAJren ereduak funtzionatu" egiten duela. 

2011ko urriaren 11
15:08
Entzun

“Gure helburua argia da: Euskadin lehen indar gisa finkatzea eta Madrilen legebiltzar talde propioa osatzea Kongresuan eta Senatuan”. Hala esan du gaur Joseba Aurrekoetxea EAJko hauteskunde kanpainaren arduradunak, Bilbon, Josu Erkoreka Bizkaiko zerrendaburuarekin batera emandako prentsaurrekoan. 

Euskadiren alde leloa jarri diote kanpainari. “Hitz horiekin adierazi nahi dugu Kongresuan eta Senatuan EAJren taldearen egitekoaren ikurra izan dena. Hau da, politika egiteko dugun modua laburbiltzea, funtzionatzen duen eredua, autogobernu eta ongizatean emaitzak eman dituena".

Erkorekak adierazi du "egiaztatuta" geratu dela "EAJren ereduak funtzionatu" egiten duela. "Arrakasta bermeaz ekin diezaiekegu Euskadik arlo guztietan dituen erronkei: krisi ekonomikotik irteteari, gizarte prestazioen sistema bermatzeari eta babesteari, eta jakina, bakea eta normalizazioa erdiesteari".

2008an Kongresurako bozetan EAJk 303.246 boto jaso zituen, eta sei diputatu lortu —talde propioa osatu zuen hala—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.