"Min eta beldurrezko lau hamarkada gainditzeko, biktima berrien sufrimendua saihesteko, legea ezartzeko indarkeriaren ordez, Euskadin ideiak, hitzak eta legea izan daitezen adierazteko tresnak eta politika erabiliz ertabaki dezaten. Helburu horiek guztiak lortzeko bizikidetzarako akordio politiko handi bat egin behar da, Euskadiko pluraltasuna jasoko duen akordio demokratikoa", adierazi du Espainiako presidente Rodriguez Zapaterok PSOEko Batzorde Fereraleko kideen aurrean.
Zapaterok errepikatu du "prozesua luzea, gogorra eta zaila" izango dela, baina amaiera ona izan dezakeela uste du "konpromiso politiko handia" lortzen badu. "Guztion lana ezinbestekoa" izango da Zapaterorentzat, eta PPri berriz eskatu dio prozesuan parte har dezan. "Geratu gabe" lan egingo du Zapaterok haien "laguntza" lortzearren. "Oso ohikoa da PSOEk eta PPk hainbat gairen inguruan diferente pentsatzea. Horrek erakusten du demokrazia osasuntsu dagoela, baina indarkeriaren amaierarako PPk eta PSOEk ulermenerako esparru bat topatu behar dute, alderdien interesen gainetik baitago bakea lortzea".
politika
"Euskadiren pluraltasuna jasoko duen bizikidetzarako akordio politiko handi" baten alde egin du Zapaterok
"Aniztasuna errespetatuko duen akordio demokratiko" baten alde egin du gaur Espainiako Presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok PSOEren Batzorde Federalean. Bakea lortzeko bidea hori dela uste du. "Gobernu ororen betebeharra da aukera handi hau baliatzea bakea lortzeko, eta seguru nago espainiar gehienek lan hori egin dezadan nahi dutela", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu