19. korrika

'Euskahaldunen' indarraren lekuko

Korrikak dokumental bat prestatu du aurtengo leloaren inguruan: 'Gu euskahaldunak gara' izango du izenburua. Trailerra ikusgai dago BERRIAn. Bideoa: dokumentalaren trailerra (AEK): [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2245/[/berriatb]

2014ko azaroaren 28a
14:24
Entzun

Euskahaldunak izango da 19. Korrikaren leloa: ahaldundu, adoretu egin behar dutela euskaldunek. Martxoaren 19tik 29ra, Urepele (Nafarroa Beherea) eta Bilbo elkartuko ditu euskararen aldeko lasterketak.

Aurreko aldietan egin izan duen legez, oraingoan ere dokumental bat prestatu du Korrikak. Aurrerapen gisa, trailerra ikusgai jarri du BERRIAk.

Euskarazko munduan erreferentzia diren hemeretzi lagun bildu dituzte dokumentalerako, “ahulguneak eta indarguneak hobeto aztertzeko”. Parte hartzaileen artean ageri dira Amets Arzallus bertsolariak Eñaut Elorrieta kantaria, Iñaki Perurena harri-jasotzailea, Maider Unda borrokalaria, Iñaki Martinez de Luna soziologoa, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.