Aberri Eguna

"Euskal aberria 2008an bezain ondo ez da inoiz egon", EAJren ustez, "baina asko dago egiteko"

Jeltzaleek Bilbon ospatuko dute igandean Aberri Eguna.

2008ko martxoaren 19a
16:43
Entzun
"Euskal aberria 2008an bezain ondo ez da inoiz egon, baina asko dago egiteko". Halaxe esan du gaur Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak bere alderdiak aurtengo Aberri Egunerako daukan egitaraua aurkeztean. "Egunez egun egin behar dugu lan, pausoz pauso, euskal nazioa erakitzeko eta haren askatasuna lortzeko".

Bilbon ospatuko du EAJk Aberri Eguna, igandean. Plaza Barrian egingo du ekitaldi nagusia, 12:00etatik aurrera, eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidentea izango dira hizlari orduan.

2008a "desblokeoaren" urtea izatea nahi du EAJk, Ortuzarrek adierazi duenez, "herritarrek horixe eskatzen dutelako". Horretarako "epe laburrean akordioa politikoa" behar dela diote jeltzaleek, "Euskadik bakerako bidea har dezan eta gatazka gaindi dezan".

Urkulluk lehengo larunbatean alderdiko Aberri Batzarrean aurreratu zuen udaberrian "hitzarmen berriztatua" aurkeztuko dutela, 'Euskadi 2020' izenekoa. Domeka honetan horren aurrerapena egingo dutela esan du gaur Ortuzarrek. "Alderdia gizartera hurreratu gura dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.