Euskal Bidea baztertu du Urkulluk, "demokrazia ordezkatzailea laidotzen" duelako

2015eko otsailaren 1a
10:56
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Diario Vasco egunkariak eginiko elkarrizketa batean, ez du baliagarritzat jo EH Bilduk proposatutako dokumentua, egungo erakundeak "desegitea" proposatzen duelako, "argitzen ez duten zerbaitera iristeko".

Urkulluk "anbiguotasun kalkulatua" antzeman du proposamenean: "Prozesu parte hartzaileen aitzakiaren pean, demokrazia ordezkatzailea laidotuz erakundeetara heltzeko plataforma alternatiboak eraikitzeko bidea da". Ondoren, egungo erakundeak "desegitea" da koalizioaren asmoa Urkulluren iritziz, "argitzen ez duten norabait" heltzeko.

Bestalde, Urkulluk ez du baztertu Gipuzkoan EAJk bigarren indarra balitz ere diputaziora heltzeko akordioak egitea: "Jada bizi izan ditugu nahikoa esperientzia, maiatzetik aurrera erakundeen gobernagarritasuna defendatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.