Euskal Curriculumaren aldeko manifestua plazaratu dute gaur hainbat euskal eragilek; orotara 80 atxikimendu izan ditu adierazpenak. Euskal Herri osorako baliagarria izango den kultura eta irakaskuntza errefentziaren garrantzia azpimarratu dute. Sinatzaileen esanetan, “euskalduntzeko, euskara ezagutzeaz gain, euskal gizartean sortu diren kultur adierazpen nabarmenenak bereganatu behar dira”.
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioari, Sortzen Ikasbatuaz Elkarteari eta Udalbiltzari, hasitako bidea bukaeraraino eramateko eskatu diete sinatzaileek.
Manifestuaren hitzetan, “Euskal Curriculuma Euskal Herrirako prestatzen den kultur ibilbidearen hautaketa da; hau da, Euskal Herriko ikasleek, gizabanako eta gizartekide gisa, beren garapen osoa Euskal Herrian eta mundu zabalean bizitzeko gaitasunak lor ditzaten".
EAEko eta Nafarroako curriculum dekretu berriak "iruzurrak" dira, adierazpena bultzatu dutenen ustez, "administrazio esparrru bakoitzerako curriculum autonomikoak direlako". Bi gobernuetako Hezkuntza sailburuen jokabidea salatu dute, "parte-hartze zabalean oinarritzen ari den Euskal Curriculumaren egitasmoa alboratzen dutelako".
Horrez gain, eztabaida bermatzea eta babestea eskatu dute, "guztion artean, eskola guztietan".
Euskal Curriculumaren aldeko sinatzaileetako batzuk
- Jose Mari Agirretxe (Lasarteko Landaberri Ikastolako gurasoa).
- Xabier Arregi (EHU eta UEUko irakaslea).
- Itziar Basterrika (EAEko legebiltzarkide eta Orereta Ikastolako irakaslea).
- Karlos Etxeberria (Lasarteko Landaberri Ikastolako zuzendaria).
- Marije Fullaondo (Batasuneko Hezkuntza arduraduna).
- Belen Hernandez (Hernaniko Elizatxo eskola publikoko zuzendaria).
- Gotzon Garate (Deustuko Unibertsitateko katedraduna).
- Mikel Ilarregi (Aresoko ikastetxeko zuzendaria).
- Edurne Larrañaga (EHBEko eleduna).
- Benito Lertxundi (abeslaria eta Orioko Herri Ikastolako gurasoa).
- Nora Salbotx (Amaiurko ikastetxe publikoko zuzendaria).
- Nerea Txapartegi (Donostiako Aitor Ikastola publikoko zuzendaria).
- Eleni Zabaleta (Leitzako ikastetxeko zuzendaria).
- Gorka Zozaia (Ikasle Abertzaleetako eleduna).
- Ana Iraola (Zumaiako herri eskolako zuzendaria).
- Edurne Iraola (LAB Irakaskuntzakoa).
Hezkuntza
Euskal Curriculumaren aldeko manifestua plazaratu dute hainbat eragilek
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioari, Sortzen Ikasbatuaz Elkarteari eta Udalbiltzari, hasitako bidea bukaeraraino eramateko eskatu diete adierazpenaren 80 sinatzaileek. Era berean, EAEko eta Nafarroako Hezkuntza sailburuen jokabidea salatu dute, “iruzurra egin eta parte-hartze zabalean oinarritzen ari den egitasmoa alboratzen dutelako”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu