Korrika 15

Euskal emakumeak omenduko ditu Korrika 15ek

"Urteetako menderakuntza, jazartze eta zigorrei aurre eginez, euskal kultura eta euskara, belaunaldiz belaunaldi, gorde eta transmititzeko, euskal emakumeek izan duten indar, adore eta balioa" omenduko ditu Korrika 15ek. Datorren urteko martxoaren 22an abiatuko da korrikaldia Karrantzatik (Bizkaia), eta Euskal Herri osoa zeharkatu ostean Iruñan amaituko da apirilaren aurrenean. 14 ekitalditan inoiz ez da pasa Korrika Karrantzatik, Bizkaia mendebaldetik, eta aurten pasatu ez, hasi ere bertan egingo da.

2006ko abenduaren 18a
16:45
Entzun
Heldu izango da Korrika 15-eko leloa. "Hitz horrek hainbat esangura ditu, denak positiboak, eta guztiak ezin hobeto datorzkie Korrikari". Besteak beste, herriari, hitzari, elkarlanari, euskarari eta lekukoari heldu behar zaiola azpimarratu dute AEK-ko arduradunek.

Datorren urtean egingo den Korrika 15ekin ateratzen duten dirua AEK-ko Nafarroako gau eskolei laguntzeko izango dira, "bertan pairatzen dugun dirulaguntzaren etengabeko murrizketari" aurre egiteko.

Korrika 13 ere Iruñean bukatu zen, eta orduan arazoak izan zituzten AEK-ko arduradunek amaiera ekitaldia antolatzeko. Nafarroako Gobernuak hainbat "oztopo" jarri zizkien bidean. Aurten horrelakorik gertatzea ez dute espero, baina prebisoz jokatzen ari direla aitortu du Edurne Brouard Korrika 15-eko koordinatzaileak. Era berean, Nafarroan euskararen "genozidioa" egiten ari direla salatu du.

Urtero bezala, laguntzeko eta parte hartzeko modu asko daude aurten ere. Korrika laguntzaile izateko aukera dago, herrietan sortuko diren korrika batzordeetan parte hartu daiteke, korrika kulturaleko ekitaldietan parte hartu, korrikaren webgunea sartu, korrikako materiala erosi, betoa erosi, diru bilketan lagundu, kilometroa subentzionatuz... eta korrika eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.