Euskal eragileen erreakzioak

2012ko ekainaren 9a
20:33
Entzun

Europak Espainia erreskatatzeko erabakia hartu duela jakin aurreko adierazpenak:

Iñigo Urkullu (EAJ): "Gaur ez dut hitz egingo erreskateaz, ez bankaren erreskateaz, baina baliteke bihar edo etzi hitz egin behar izatea".

Joseba Egibar (EAJ): "Bizi mailaren jaitsiera eta gerrikoa estutzea eragingo lituzke erreskateak. Gauzak ondo egiten dituztenentzat aukera ere izango da".

Patxi Zabaleta (Aralar): “Erreskateak herritarren eskubideen murrizketa sozialak arrisku gorrian jarriko ditu, eta guk horiek defendatzeko apustua egiten dugu. EAEko eta Nafarroako berezko eskubide historikoak diren eskubide fiskalak ere arriskuan jarriko dira; horren aurrean jokabide amankomuna izatea ezinbestekoa izango litzateke".

Oskar Matute (Alternatiba): "Erreskatearekin eskubide eta prestazio gehiago murrizten badira, Alternatibak salatu egingo du. Herritarren alde gutxi edo ezer egin ez dutenei dirua ematen jarraitzeak kezkatu egiten gaitu. Bitartean etxe husteek-eta segitu egingo dute. Euskal bankuek ere Espainiakoen logika bera segitu dute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.