Sortzen Ikasbatuaz

Euskal eskola publiko berriaren aldeko besta eginen dute 18an eta 19an, Iruñean

Herritarrak parte hartzera deitu ditu koordinakundeko Nafarroako arduradun Gari Torregrosak; elkarteak irudi eta izen berria aurkeztuko ditu jaiaren harira.

edurne elizondo
2013ko maiatzaren 8a
13:18
Entzun

Aurtengo euskal eskola publiko berriaren aldeko besta berezia izanen da. Horixe nabarmendu dute Sortzen Ikabastuaz-eko kide Garikoitz Torregrosak eta Iker Morenok, Iruñean. Batetik, bi eguneko jaia izanen da; eta, bertzetik, elkarteak egin duen gogoeta prozesuaren emaitzak agertzeko baliatuko dute. Elkartearen irudi eta izen berria aurkeztuko dituzte, hain zuzen ere, bestaren harira.

Hilaren 18an eta 19an ospatuko dute. 18an, Iruñeko Txantrea auzoa izanen da protagonista. Goiz eta arratsaldez, Sortzen Ikasbatuaz-en ibilbidea eta lana gogora ekartzeko egitaraua prestatu dute. Krosa eginen dute goizez, herri bazkaria eguerdian, eta kalejira eta kontzertuak arratsaldean. Auzoko gizarte eragileek ere parte hartuko dute.

Hilaren 19an, ohi bezala, Takonera parkean eginen dute besta. Lau gune prestatu dituzte. "Elkarteak gogoeta prozesua egin du, eta, bestaren bidez, prozesu horren emaitza irudikatu nahi dugu, nolabait", azaldu du Torregrosak. Ondorioz, bestako lau guneek elkartearen lan ildo nagusiak jarriko dituzte mahai gainean: euskara, hezikidetza, pedagogia berritzailea eta euskal curriculuma. Sortzen Ikasbatuaz-eko kideekin batera, bertze hainbat taldek parte hartuko dute igandeko bestan, bertzeak bertze, Kontseiluak, Euskal Herrian Euskaraz-ek eta Euskal Herriak Bere Eskolak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.