Euskal Eskola Publikoak urtero egin ohi duen jaia birtualki egingo dute aurten. Igandean hasiko da, 12:30ean, jaiaren aurkezpenarekin eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiarekin. Ekainaren 12ra arte, egunero ekintza bat egingo dute, 16:30ean, eta EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen Youtubeko kanalean ikusteko aukera egongo da.
Egitaraua zehaztu dute dagoeneko: astelehenean, Sorgina Txirulina ipuin kontalariaren saioa izango dute; asteartean, Meri, Mari eta Lariren antzerkia; asteazkenean, koreografia, Gora Kaseterekin; ostegunean, magia, Imanol Ituiñoreki ; eta ostiralean, perkusioa, Mustarekin.
Bastidan (Araba) zen egitekoa jaia, ekainaren 7an. Aurtengoak 29. aldia izan behar zuen, baina EHIGEk adierazi zuen atzeratu egingo zutela, COVID-19ak eragindako egoera dela eta.