Hain zuzen ere, Balmaseda Institutuko hiru ikaslek egin dute euskal eskola publikoen aldeko jaira joateko deialdia. Bilboko Unamuno institutuko DBHko ikasleen aurrean egin dute, gazteentzako eskaintza nabarmenduz. Aurtengo jaialdiaren antolaketa lanetan 500 lagunek parte hartu dute.
Lau gunetan banatuko dituzte ekintzak: Mendia eskolan, San Juan plazan, Seberino Deuna enparantzan eta gazte eta kirol gunean. Hasiera ekitaldia 11:00etan izango da, Mendia eskolan. Hortik aurrera, adin guztietarako ekitaldiak izango dira: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, askotariko tailerrak, jokoak... Egun osoan zehar, herriko kaleak girotuko dituzten musikariak ere izango dira.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, trenen zerbitzua indartuko du igandean Fevek, Bilbotik Balmasedara. Aparkatzeko lekuak, berriz, institutuan eta Feveren tailerretan egokituko dituzte.
Egunaren aldeko kantua sortzeko, Enkarterrietako bertsolarien, musikarien eta pailazoen laguntza izan dute.
Aitor Arrutia bertsolariak egin ditu hitzak, eta Siroka taldeak musika. Hona bideoa:
[youtube]http://youtu.be/QjlgYN2TSik[/youtube]