"Erabakitzen hasi gara". Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak agerraldia egin du Donostiako Zurriola hondartzan, eta bertan jakinarazi dute ekainaren 5ean batuko dituztela ekainean egitekoak ziren galdeketak.
Espainiako Gorteetarako bozak ekainaren 26an izanda, kanpainan zehar ezin ziren egin herri galdeketak. Ekainaren 12an eta 19an ziren galdeketa gehienak egitekoak, baina antolatzaileek erabaki zuten guztiak asteburu bakarrean batu eta data aurreratzea: ekainaren 5ean izango dira beraz.
[Youtube]https://youtu.be/fmW7Cy4DtDA[/Youtube]
Diman eta Bakaikun ere egitekoak ziren galdeketak; horiek azarora atzeratuko dituzte. Dinamikako bozeramaileek adierazi dute datozen bi urteetarako ere olatu gehiago espero direla. "Euskal Herri osoan ari gara urratsak egiten".
Helburua: Akordio zabal bati bidea irekitzea, 3.000.000 biztanleko herri jonek bere etorkizuna erabaki dezan @berriapic.twitter.com/GR2jM85RSl
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko maiatzak 7
Herri eta eskualde hauetan egingo dituzte galdeketak:
Ispaster:
Galdera: Nahi al duzu Euskal Estatu subirano bateko herritarra izan?
Biztanleak: 705
Azpeitia
Galdera: Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?
Biztanleak: 14.822
Debagoiena Gipuzkoako 8 udalerri eta Aramaio (Araba)
Galdera: Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?
Biztanleak: 64.325
Goierri
Galdera: Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?
Biztanleak: 67.670