Astelehenean hasi eta asteazkena bitartean, 118 herrialdeetako ordezkariak –EAEkoak barne— bilduta daude Nazio Batuen gatazken prebentziorako foroan. Batzarraren helburua Gobernuak presionatzea da, gatazkei aurrea hartzeko agenda berri bat osa dezaten, eta gobernuz kanpoko erakundeek erabakitzeko gaitasun handiagoa eduki dezaten.
Nazio Batuetan egiten ari diren foroan da EAEko Justizia sailburu Joseba Azkarraga, gobernuz kanpoko euskal erakundeek lagunduta. Azkarragak adierazi du “euskal gatazka” ez dela “atzo goizekoa”, eta manifestazioak bakarrik eginda ez dagoela arazoa konpontzerik.Horregatik, azpimarratu du garrantzitsua dela “euskal gatazkaren” arazoa nazioarteko eta Europako agendan sartzea,konponbiderako lagungarri izan daitekeelako, eta, gainera,horrek Europako Batasuneko beste gatazka batzuk konpontzen lagun dezakeelako.
Bestetik, esan du ETAk ez duela euskal gizartea ordezkatzen, eta erakunde armatuari eskatu dio behin-betiko su-etena indarrean jartzeko, politikoki garai berri bati hasera emateko. Hala ere, adierazi du ez dela ETA indarkeriaren protagonista bakarra, nahiz eta biktima gehien sortu duena izan.
Halaber, Espainiako Gobernuari eskatu dio “memento berri” honi “argitasunez eta ausardiaz” aurre egiteko.
politika
“Euskal gatazka” nazioarteko agendan sartzeko eskatu du Azkarragak NBEn
“Euskal gatazka” nazioarteko agendan sartzeko eskatu du Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak, Nazio Batuetan egiten ari diren foro batean. Azkarragak esan du Euskal Herrian bakea eta normalizazio politikoa lortzea euskal gizarte osoaren erronka dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu