Hona hemen, aurrerapen gisa, Pete Cenarrusaren esan batzuk:
- "Idahoko Estatuaren adierazpenak gobernuei dei egiten die bakea, demokrazia eta autodeterminazio eskubidea babestera, Euskal Herriko gatazka politikoa konpontzeko".
- "Euskal gatazka politikoaren irtenbide bakarra erreferenduma egitea da eta, horren ondorioz, Euskal Errepublika independentea sortzea Europako Batasunaren barruan, euskal herritarren borondate askean oinarritua, eta Euskal Konstituzio batekin".
- "Espainiako eta Frantziako sistema politikoetan demokrazia gabeziak daude. Ez da egon pentsaera demokratikorik eta kultura demokratikorik Euskal Herriaren independentzia erreferendum bat ahalbidetzeko".
- "Euskal Herrian indarkeria 1968 baino lehenagokoa da, 1936ko uztailetik honainokoa".
- "AEBetako Estatu Departamenduak bat egiten du gure ikuspuntuarekin. Parte hartu du Idahoko Adierazpenean".