Bake prozesuaren jatorriei eta garapenari buruz informatzea, nazioarteko esperientzia ezagutzea eta nazioartearen parte hartzea sustatzeko beharra azpimarratu ditu agirian.
2005eko udan sortu zen txostena egitea helburu zuen proiektua, North Carolina eta Columbiako Unibertsitateko hiru ikertzaileren ekimenez. Ikertzaile horiek eta Elkarrik (orain Lokarri dena) gizarte zibileko, unibertsitateko eta alderdi politikoetako hainbat lagun elkarrizketatu zituzten. Horien harira argitaratu dute ETAren su-eten iraunkorra ulertzeko gakoak (Keys to understanting the ETA’s permanent ceasefire) txostena.
Agirianeuskal gizartearen inguruko azterketa bat egiten da, baita nazioarteko komunitatearen zereginaren inguruko gogoeta bat ere. Ondorio batzuk ere plazaratu dituzte.
Ondorio horien artean “bake prozesu bat garatzeko metodologia praktiko desberdinen azterketan aurrerapen handia” eman dela aipatzen da, eta prozesuaren “arrakastak” giza eskubideetan eta printzipio demokratikoetan sakontzea eskatzen duela. ETAren su-etena “bake eta normalizazio prozesuan aurrera egiteko lehen urratsa” dela gaineratzen du agiriak.
Agiria Europar Batsuneko estatu nagusiek Espainian dituzten enbaxadei, AEBetako gobernuari, nazioarteko erakundeei eta bakearen alde eta gatazka konpontzeko lan egiten duten elkarteei bidali diete. Horrez gain, Lokarriren “kanpoko sareko” 30.000 lagun eta erankudeei ere igorri diete. Agiria ingelesez argitaratu dute eta Lokarriren web gunean dago eskuragarri.
KONPONBIDE PROZESUA
Euskal gatazkaren inguruko txostena bidali dio Lokarrik nazioarteari
Bakea lortzeko nazioarteko komunitatearen babesa eta parte hartzea beharrezkoa dela esan du gaur goizean Lokarrik Bilbon egin duen aurkezpenean. Europar Batasuneko estatu nagusiek Espainian dituzten enbaxadei, AEBetako Gobernuari, nazioarteko erakundeei eta bakearen alde lan egiten duten elkarteei helarazi die agiria, besteak beste. Bake prozesua burutzeko “erantzukizuna” instituzioei, alderdi politikoei eta euskal gizarte osoari dagokiela nabarmendu du Paul Rios Lokarriko bozeramaileak. Txosten osoa =lLokarriren webgunean==http://www.lokarri.org/index.php/eu/prentsa-bulegoa/nazioarteko-komunitateari-zuzendutako-euskal=l irakur daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu