konponbideari begira

Euskal gatazkari buruzko konferentzia bat egingo dute gaur Europako Parlamentuan

Mintegiari 'Prisoners: Key to peace? Promoting the Resolution of the Conflict in the Basque Country' izenburua jarri diote, eta Friendshipek eta ALE-Berdeak taldeak antolatu dute.

2013ko martxoaren 26a
08:12
Entzun

Euskal gatazkaren inguruko konferentzia bat egingo dute gaur Europako Parlamentuan, Bruselan, 16:30etatik aurrera. Prisoners: Key to peace? Promoting the Resolution of the Conflict in the Basque Country izenburupean, espetxe politikaz eta presoen auziaz jardungo dute eragile ezberdinek.

Hain justu, lau izango dira hizlariak: Robert McBride, Hegoafrikako preso ohia; Avila Kilmurray, Ipar Irlandako Community Foundation-eko zuzendaria; Gabi Mouesca, euskal preso ohia eta Observatoire international des prisons-eko zuzendari ohia; eta Nelly Maes, Flandriako Bake institutuko zuzendaria eta Bakearen Bidean nazioarteko ekimenaren sinatzailea.

Friendship Europako Legebiltzarrean Euskal Herriko bake prozesuaren alde dagoen babes taldeak eta ALE-Berdeak Europako Parlamentuko taldeak antolatu dute mintegia.

Konferentzia zuzenean ikusteko aukera izango da streaming bidez, esteka honetan: greenmediabox.eu/live/prisoners-key-to-peace.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.