Espainiako Auzitegi Gorenak laster aterako du ebazpena, Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak ETAren menpeko diren edo ez erabakitzeko, eta kasuan auzipetutako gazteek gaur Bilbon esan dutenez, Euskal Herriko gazte mugimenduak "zilegi" izaten segitzen du. Kasu hau "ez da soilik gazte mugimenduaren aurkakoa, Euskal Herri osoaren aurkakoa baizik". 24 gazte daude auzipetuta.
Gazte haien ustez, Auzitegi Gorenaren ebazpena oso garrantzitsua izan daiteke 18/98 makroprozesuari begira, aurrekaria jar dezakeelako. Auzitegi Nazionalak ez zituen Jarrai, Haika eta Segi "talde terroristatzat" jo, "legez kanpoko" bezala baizik, eta 24 gazteri bi eta hiru urte eta erdi arteko kartzela ezarri zien. Fiskaltzak eta AVTk, baina, helegitea jarri zuten eta hori aztertuko du Auzitegi Gorenak. Lehenagoa zen ebazpena ematekoa baina urtarrilaren 18ra atzeratu zuen.
Jarrai, Haika eta Segiko gazteek mobilizatzeko deia egin dute, eta hainbat eragilerekin bilerak egingo dituzte, etorkizunean ekimen bateratuak egin asmoz.
Politika
Euskal gazte mugimenduak "zilegi" izaten segitzen duela diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu