“iErrepresioa ez da bidea. Utzi bakean euskal gazteria=i lelopean manifestatu dira 700 lagun inguru Donibane Lohizunen (lapurdi). “Gaur exijitzen dugu euskal jendartea ixilarazteko irekiak izan diren dosierrak ixtea”, antolatzaileek eskatu dutenez, izan ere, 2007az geroztik “bideratutako politika errepresiboak gazteria beldurtzea” beste helbururik ez du. Hori dela eta atera dira protesta egitera.
Hamar bat eragile politiko, sozial eta kulturalek deitu dute manifestaziora, tartean, Batasunak, ABk, LABek, Gaztetxeen Asanbladak eta OIPk, Presondegien Nazioarteko Behatokiak.
2007az geroztik 92 atxiloketa izan dira, eta hamahiru espetxeratu dituzte, Batasunak emandako datuen arabera. Atxiloketak, deklarazio hartzeak, DNA laginen hartzeak eta auziak dakarren “fitxaketa masiboa” biderkatu dela ohartarazi dute, eta xedea euskal gazteria beldurtzea dela.
Ekainaren 2an euskal presoen alde manifestatzeko deia
Baionan ekainaren 2an izango den euskal presoen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute Donibane Lohizunen. Euskal presoak borrokan, gu ere bai. Dagozkien eskubideen jabe izan daitezen Euskal presoak Euskal Herrira leloa izango du manifestazioak.
politika
Euskal gazteriaren kontrako errepresioarekin amaitzeko eskatu dute Donibane Lohizunen
'Errepresioa ez da bidea. Utzi bakean euskal gazteria' lelopean manifestatu dira 700 lagun inguru Lapurdin. Gizarte, politika eta kultura arloan lanean ari diren gazteen aurka Frantziako Estatuak 2007tik areagotu duen jazarpena salatzera atera dira kalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu