ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek larunbatean Egunkaria-ren epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko dei egin diete herritarrei. Agiri bateratua atera du gaur euskal gehiengo sindikalak. 17:00etan hasiko da manifestazioa, Aita Donostia plazatik.
Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko auzipetuek "euskara eta euskal kulturaren defentsan egin izan duten lana" azpimarratu dute ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk, eta haien absoluzioa eskatu dute. Epaiketa "erabateko
zentzugabekeria
juridikoa" dela iruditzen zaie.
"Egunkaria itxi eta bere arduradunak auzipetzea ez zen gertaera isolatua izan; Estatu espainiarraren norabide antidemokratiko eta errepresiboa indartu egin zen PPk eta PSOEk sinatutako itun antiterroristarekin eta itun hori praktikan jartzetik eratorrita eta bultzatutako salbuespenezko neurri eta legeekin. Erakunde politiko, gizarte erakunde eta komunikabideen aurka hainbat jarduera judizial irekitzea ekarri du horrek", diote agirian.
EAJk bere aldetik jakinarazi du Iñigo Urkullu EBBren lehendakaria buru izango duen alderdiaren ordezkaritza Egunkaria-ren aldeko larunbateko manifestazioan izango dela. EA ere izango da.
Euskal gehiengo sindikalak ere larunbateko manifestazioan parte hartzeko deitu du
Egunkaria'-ko auzipetuek "euskara eta euskal kulturaren defentsan egin izan duten lana" azpimarratu dute ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk, eta absoluzioa eskatu dute. EAJ eta EA ere izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu