Mobilizazioak

Euskal gehiengo sindikalak Irakeko eta Palestinako okupazioen aurka larunbatean mobilizatzeko deia egin du

5{K, EHNE, HIRU eta EILAS sindikatuek dei egin diete gaur hiritarrei Irakeko eta Palestinako okupazioen aurka Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan larunbaterako deituriko mobilizazioetan parte har dezaten. Euskal gehiengo sindikalak bere "errefus osoa" agertu nahi izan die Madrilen joan den astean izandako atentatuei, eta "Euskal Herrian izan dituzten ondorioei".

2004ko martxoaren 17a
19:54
Entzun
ELAko Mikel Novalek Bilbon gaur adierazi duenez, mobilizazioak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egingo dira, eta Irakeko inbasioaren lehen urteurrena zela eta Bombayko Foro Sozialean bildu zen Gizarte Mugimenduen Sareak antolaturiko nazioarteko aldarrikapen jardunaldiaren baitan daude.

Euskal gehiengo sindikalak bere "errefus osoa" agertu nahi izan die Madrilen joan den astean izandako atentatuei, eta "Euskal Herrian izan dituzten ondorioei".Halaber,"elkartasuna" adierazi die Madrileko herritarrei, eta Euskal Herrian eraso horien ondorioak jasan dituztenei. "Atentatu horiek, guztiz justifikaezinak direnak, herriaren iritzi orokorraren aurka Espainiako Gobernu Irakeko inbasioan eta okupazioan izan duen inplikazioren ondorioa izan ziren", adierazi dute.

Ildo horretatik, datorren larunbateko manifestazioen helburua Irakeko okupazioa salatzea eta "eskubideekiko eta gatazkak gainditzeko bide politiko, demokratiko eta baketsuekiko" konpromisoa berrestea dela nabarmendu dute.

Mobilizazioak

Donostian arratsaldeko 17:00etan hasiko da mobilizazioa, Bulebarrean; Bilbon Jesusen Ama Plazan izango da, 17:30etatik aurrera; 18:00etan abiatuko da Iruñekoa autobusen geltokitik; eta Arabako hiriburuan 18:30etan hasiko da, Posta Plazan.

Euskal Herrian egingo diren ekitaldiez gain, manifestazio "garrantzitsuak" aurreikusi dira, bestea beste, Herbereak, Grezia, Portugal, Brasil, Argentina, Kanada eta AEB bezalako herrialdeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.