"Euskal gizarteak jasaten dituen erasoen aurrean" manifestaziora deitu du EH Bilduk Bilbon

Carlos Urkijoren jarrera salatu, eta gobernu ordezkariaren figura desagertu behar dela esan du koalizio subiranistak.

2013ko abuztuaren 14a
15:28
Entzun

Manifestaziorako deia egin du EH Bildu koalizoak. Amaia Agirresarobe EH Bilduko Bizkaiko batzarkideak esan duenez, “Euskal Herria jasaten ari den erasoei” erantzuteko deitu dute protesta, eta abuztuaren 23an egingo dute Bilbon. Moyua plazatik abiatuko da martxa 12:00etan, Sasi guzien gainetik, Euskal Herria martxan lelopean. Krisia, auzi politikoak eta Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren azken ekintzak aipatu dituzte manifestazioa aurkezteko egindako prentsaurrekoan.

Agirresarobek dio patronalak eta Madril zein Gasteizko gobernuek erabiltzen dituzten “betiko errezeta neoliberalek” Bizkaian 100.000 langabe baino gehiago utzi dituztela. Eta arazo politikoak ere izan ditu gogoan. Udazkenetik aurrera “auzi politikoengatik” epaituak izango diren dozenaka bizkaitarren egoera salatu du koalizioko kideak. Eta horren aurrean batzeko deia egin die herritarrei, eragile sozialei eta politikariei.

"Inposaketen" bidea

Bestalde, preso politikoenganako elkartasunaren kriminalizazioa ere gaitzetsi du koalizioak. Eta Laudioko eta Bilboko festekin gertatutakoa aipatu du Agirresarobek. Gasteizko epaile batek Pablo Gorostiaga Laudioko jaietan pregoilari izateko debekua mantendu izana kritikatu du. Espainako Gobernuak Urkijoren bidez “nahi duena” inposatzen duela esan du batzarkideak. “Botoen bidez ezinezkoa zaielako”. EH Bilduren ustez, desagertu egin behar litzateke gobernu ordezkariaren figura; “herri borondatearen kontrako edozein motatako inposaketareki bukatzeko”.

Gaurko agerraldian, jai herrikoi eta parte hartzaileen aurkako erasoak ere salatu dituzte. Bilboko jai batzorde mistoan PPri azalpenak eskatu dizkio Aitziber Ibaibarriaga Bilboko EH Bilduko zingotziak. “Duela hilabete baino gehiago erabaki genuen jai batzorde mistoan Jone Artola txupinera izango zela, bertan PPko ordezkariak zeuden eta ez zuten ezer esan”.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.