Politika

Euskal gizartearen aurrerapausoak "mugatu eta atzeratzea" egotzi dio Urkulluk Madrili

Udal hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko ekitaldia egin dute jeltzaleek Durangon. Haien helburua "lurralde eta hiriburu guztietan agintzea" dela iragarri dute.

Urkullu, atzo, EAJk Durangon egin zuen ekitaldian. MARISOL RAMIREZ, ARP
arantxa elizegi egilegor
2015eko urtarrilaren 19a
09:26
Entzun

Udal bozetara aurkeztuko dituzten hautagaiak aurkezteko ekitaldian izan da Iñigo Urkullu Jaularitzako lehendakaria, eta Madrilgo gobernuaren jarrera gaitzesteko baliatu du aukera; ohartarazi du inork ez diola "iruzur" egingo euskal gizarteari. Bide horretan, adierazi du onartzen dituela bere gobernuari egiten dizkioten kritikak, betiere horien helburua ez bada aurrerapausoak oztopatzea. "Eskoziak badu bere bidea, eta Katalunia berea egiten ari da; denek ezagutzen dute gurea. Bere etorkizunaren jabe den Euskadi bat".

Ekitaldian izan da Andoni Ortuzar ere, eta iragarri du lurralde eta hiriburu guztietan agintea dela datozen udal bozetako euren helburua. "Batzuk barne gatazketan galtzen diren bitartean, besteek hautagairik eta programarik gabe jarraitzen duten artean, bestetzuek eztabaidatu eta eztabaidatu jarraitzen duten bitartean, hori dena gertatzen den artean, EAJ abian da. Euskadi ezin delako gelditu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.