Ordezkaritza benetan izan da zabala. Agintarien artean, Jaurlaritzako bi sailburu izan dira: Sabin Intxaurraga Ingurumenekoa eta Anjeles Iztueta Hezkuntzakoa. Esparru politikoan, Euskal Herriko alderdi gehienetakoordezkariak egon dira ekitaldian; besteak beste, EAJko Markel Olano, EAko Begoña Errazti, Begoña Lasagabaster eta Gorka Knörr, Batasuneko Arnaldo Otegi eta Anjel Mari Elkano, EB-IUko Antton Karrera, ABko Mertxe Colina, etaAralarreko Juan Martin Elexpuru eta Ainhoa Beola.
Halaber, ELAko idazkari nagusi Joxe Elorrieta eta LABeko kargukide Rafa Diez Martin Ugalde Kultur Parkean izan dira gaur arratsaldean. EHNEko Paul Nicholson ere bildu da ekitaldira.
Komunikabideetako ordezkariak ere egon dira: Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusia eta Bingen Zupiria ETBko zuzendaria, Gara -ko zuzendari Josu Juaristi, El Periodico de Alava -ko Felix Iriarte,eta Argia astekariko zuzendari Xabier Letona beste batzuen artean.
Kulturgileen artean, Bernardo Atxaga, Iñigo Aranbarri eta Castillo Suarez idazleak, zein Ramon Agirre aktorea eta Eneko Olasagasti zine, telebista eta antzerkiko zuzendaria egon dira.
Kirol arloko ordezkaritza ere zabala izan da: besteak beste, Mikel Astarloza, Aimar Zubeldia, Markel Irizar eta Jon Eizagirre txirrindulariak, Asier eta Aimar Olaizola anai pilotariak, Andres Vilariño, Anjela Vilariño eta Gorka Apalantza lasterketako auto gidariak izan dira 'Egunkaria'-ren itxiera salatzeko ekitaldian.
Elkarlanerako deia eta beste hiru inputatu
Hizlariak, berriz, Gunter Rautz Midas Eremu Urriko Egunkarien Europako Elkarteko idazkaria, Joan Mari Torrealdai 'Egunkaria'-ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria, eta Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia izan dira. 'Egunkaria'-ren itxiera salatu du Midas-en izenean Rautzek, "adierazpen askatasunaren eta prentsa askatasunaren"kontrako ekintza izan zela esan du, eta, halaber, Iñaki Uria aske utz dezatela eskatu du. Torrealdaik eta Mendigurenek ere Uriaren zein Xabier Alegriaren askatzea galdegin dute, eta, horrez gain, mezu bat zabaldu dute: gizarte zein politika arloko batasun eta elkarlana behar dela euskalgintzaren etorkizuna bermatzeko.
Azkenik, Martxelo Otamendi 'Egunkaria'-ko zuzendari zenak eta 'Berria'-ko zuzendariak albiste bat aurreratu du: 'Egunkaria'-ren kontrako operazioa gidatu duen Juan del Olmo epaileak kazeta horretako beste hiru langile inputatu dituela.
Urtebete 'Egunkaria'-rik gabe
Euskal gizartearen ordezkaritza zabalak salatu du 'Egunkaria'-ren itxiera Martin Ugalde Kultur Parkean
Agintariak, politikariak, sindikalistak, kulturgileak, kultur zein gizarte arloko eragileak eta hainbat herritar bildu dira gaur arratsaldean Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean duela urtebete Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutela salatzeko. Ekitaldi xumea, baina jendetsua eta beroa izan da. Oraindik espetxean diren Iñaki Uria eta Xabier Alegria bereziki gogoan izan dituzte Joan Mari Torrealdai, Xabier Mendiguren eta Gunter Rautz hizlariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu