Politika

Euskal gizatearen borondatea errespetatu ezean gatazka ez dela konponduko esan du Ibarretxek Madrilen

Madrilgo El Escorialeko udal ikastaroetan hitzaldia eman du gaur Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak, eta euskal gatazka konpontzeko giltza "euskal gizartearen borondatea errespetatzea" dela azpimarratu du. Ildo horretatik, "ausardia politikoa" eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari.

2004ko abuztuaren 4a
16:55
Entzun
'XXI. mendeko nazinalismoak' izeneko ikastaro sortan parte hartu du Ibarretxek. Funtsean, Jaurlaritzaren Estatutu proposamenaren(Ibarretxeren Plana esaten zaionaren) defentsa egin du, eta, batk bat, azpimarratu du euskal gatazka konpontzeko baldintza ezinbestekoa dela "euskal gizartearen borondatea" errespetatzea. "Euskaldunok ez gara inoiz gure nortasuna aintzat hartzen ez duen proiektu baten parte izango", adierazi du; "Euskadi ez da estatuaren mendeko zati bat, eta ezin gaituzte behartu proiektu bateratu bateko kide izatera hala nahi ez badugu", erantsi du ondoren. XXI. mendea "borondatezko elkartzearen eta atxikimendu librearen" mendea dela azpimarratu du, "ez inposaketarena".

%53ko portzentaia

Ildo horretatik, Jaurlaritzaren Estatutu proposamenean aurreikusten den herri galdeketa egingo dela berretsi du, eta bozketa hori ETAren indarkeriarik gabeko testuinguruan eramango dela aurrera. Galdeketan erabakitakoa baliozkoa izan dadin EAE Euskal Autonomi Erkidegoko hiru probintzietako bakoitzean onartu beharko dela adierazi du, eta aldeko bozen proportzioari dagokionez, Espainiako Konstituzioaren aldeko %30 eta Gernikako Estatutuaren aldeko %53 gainditu beharko lituzkeela iritzi dio.

Zapaterori ausardia galdegin dio

Madrilek orain artekoan argi utzi du Ibarretxeren Plana ez duela begi onez ikusten; areago, hura eragozteko prest agertu da. Hori dela eta, "ausardia politikoz" jokatzea eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.