Irudia. Bilbo
EUSKAL HEDABIDEAK, ALDUNDIAREKIN
Bizkaiko Kultura diputatu Josune Ariztondorekin eta Euskara zuzendari Miren Dobaranekin bilera egin zuten, atzo, herri ekimeneko euskal hedabideek. BERRIA Taldeko Hedabideen arduradun Iban Arregik, Argia-ko zuzendari Xabier Letonak eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizarrek sektoreak egin duen hausnarketa partekatu zuten Foru Aldundiko ordezkariekin. Hitzarmen eredua ezartzeko eta publizitatean euskal hedabideak aintzat hartzeko eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu