EURITEAK

Euskal Herri osoa alerta laranjan, euriteengatik

15:00etatik 21:00etara iraungo du alerta maila horrek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta gauerdira arte iraungo du Nafarroan; bihar 06:00etara arte, berriz, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.

2015eko abuztuaren 31
07:16
Entzun

Bero sapari ekaitzak hartuko dio lekukoa datozen orduetan. Atzo hasi ziren lehen tximistak hainbat lekutan, eta alerta laranja eman dute datozen orduetarako Euskal Herri osoan.

Ipar Euskal Herrian, Frantziako Meteorologia Agentziak gaur 16:00etatik astearteko 06:00etara bitarterako eman du alerta laranja. Espainiako Meteorologia Agentziak, berriz, gaur gauerdira arte eman du alerta maila hori. Euskalmetek gaur 15:00etatik 21:00etara eman du alerta laranja, eta horira jaitsiko da orduan.

Zenbait lekutan metro koadroko 30 litro baino gehiago pilatu daitezke ordubetean, Euskalmeten arabera. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu; baliteke zenbait lekutan handiak edo oso handiak izatea eta txingorra botatzea, bereziki ekialdean. Ekaitz guneetan haize bolada gogorrak eta oso gogorrak izan daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.