Heldu dira armairuko arropa zaharrak atera eta kolore biziz janzteko egunak. Inauterietako egun handia ospatu zuten igandean Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan. Horietako bat izan zen Tolosa. Dianaren musikarekin eta pijama soinean irten ziren herritarrak eta bisitariak kalera. Zaldunita eguna zuten, inauterietako lehen eguna.
[youtube]https://youtu.be/M9rOf1K_jlo[/youtube]
Tolosan ez ezik, inauterien egun handia izan zuten Mundakan (Bizkaia) ere. Zuriz jantzita eta gitarra eskuan zutela, atorrak 12:30 aldera atera ziren, eta frak beltzez jantzitako zuzendari batek gidatuta ibili ziren kalez kale, gitarra joz eta abestuz. Arratsaldean, emakumeek hartu zuten lekukoa. 18:00etan egin zuten agerraldia beltzez jantzitako laminek, herriko plazan.
Egun berezia izan zuten Azpeitian (Gipuzkoa) ere, non elegante eguna ospatu zuten.
Jai karnabala! #azpeitiapic.twitter.com/ovEDXAKhEk
— Esti Elduaien Uranga (@Eelduaien) 2018(e)ko otsailak 11
Lesakan (Nafarroa), berriz, zakuzaharrak ibili ziren herriko karriketan zehar. Datozen egunetan izango da zer egin eta zer ikusia, besteak beste, Uztaritzen (Lapurdi) eta Unanun (Nafarroa).