Politika

"Euskal Herri zeharo desberdina, mundu zeharo desberdinean" nahi du Alternatibak

Alderdiak VII. batzar nagusia egin du, eta azaroaren 20an alde bakoitzaren batuketa baino askoz ere gehiago izango dela Amaiur adierazi dute Oskar Matutek eta Ana Etxartek

2011ko urriaren 8a
18:05
Entzun

Alternatibak VII. asanblada nazionala egin du gaur Bilbon, eta ondoren egin duten agerraldian Oskar Matute eta Ana Etxarte baikor agertu dira azaroaren 20ko hauteskundeetako emaitzekin. "Alternatiba, ezker abertzalearekin, Eusko Alkartasunarekin eta Aralarrekin koalizioan,  hauteskunde berrietan parte hartzera indarrak,  gogoak eta ahalmenak bikoiztuta doa, Euskal Herri zeharo desberdina mundu zeharo desberdin batean eraikitzeko helburuarekin, Madrilen ahots ahaltsua izateak errazagoa egingo duena".

Amaiurren emaitzak alde bakoitzaren batuketa baino "askoz ere gehiago" izango direla aurreratu dute. Maiatzaren 22ko hauteskundeak mugarri izan zirela esan dute, eta Bildu koalizioa, "arrakastatsua" izateaz gain, beharrezkoa zela nabarmendu dute, "klase politiko ustelak merkatuekin aspaldi eginiko koalizio hautsiezinari erantzuteko". Azken hilabeteetan sistemaren krisia areagotu egin dela eta gero eta eraso gehiago sustatu dituela salatu dute, langile, langabe eta pentsiodunen aurka, eta horretan EAJk lagundu egin dituela.

Orain "abiatutako aldaketa politikoa eta soziala" Espainiako erakundetara eramatea dute helburu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.