Politika
Euskal Herria "aukera historiko baten aurrean" dagoela esan du Otegik, eta datozen egunetan alderdi politikoekin batzartuko direla iragarri du
Arnaldo Otegi Batasuneko eledunak Euskadi irratian adierazi duenez, Euskal Herria "aukera historiko baten aurrean" dago, "Espainiako martxoko hauteskundeetara abertzaleak bat eginda joateko aukera oraindik hor dagoelako". Aurretik sindikatu eta eragile sozialekin egin bezala, datozen hamar egunetan alderdi politikoekin mintzatuko direla esan du Otegik. "Balantzea egin eta erantzun guztiak mahai gainean jarri ostean erabaki bat hartu beharko da", nabarmendu du.
Bilera guztiak amaitu eta gero azken erabakia hartu beharko dela gogoratu du Batasuneko eledunak. "Nik uste du datozen hamar egunetan jarraituko behar dugula ahalegin berarekin, eta hemendik hamar egunera egin behar da beste balantze bat, ikusteko zeintzuk gauden ados honekin eta zeintzuk ez. Gerta daiteke EAJ ez ados egotea eta beste indar politiko batzuk ados egotea. Ez dut esaten gertatuko denik, baina gerta daiteke. Orduan ikusi beharko da sindikatuen aldetik zer nolako erantzuna dagoen, kultura eta hezkuntza mundutik zer erantzun dagoen eta hori mahai gainean edukita erabaki bat hartu beharko litzateke", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu