Politika

Euskal Herria Bai koalizioaren alde egin du ABk, baina EAJ taldean izatekotan

Bi hilabeteko epean koalizioaren hasierako egitura berreskuratzen ahalegintzeko agindua eman diete militanteek zuzendaritzako kideei; hots, EAJ berriro ere koaliziora biltzen saiatzekoa. Hori lortu ezean, Batasunarekin eta EArekin soilik aurkeztearen kontra bozkatu dute biltzar nagusian parte hartu duten gehienek.

2007ko otsailaren 3a
17:09
Entzun
ABk, Batasunak, EAk eta EAJk osatu behar zuten hasiera batean Frantziako Legebiltzarrerako ekaineko hauteskundeetarako delegazioa, eta akordioa oso aurreratuta zegoen. ETAk Barajasen atentatua egin ostean, ordea, koalizioa uztea erabaki zuen EAJk, Batasunak ez zuela gaitzetsi argudiatuta.

Jeltzaleek erabaki hori hartu ondoren, zein bide hartu militantziari galdetzea erabaki zuen ABko zuzendaritzak. Bart egin dute biltzar nagusia Uztaritzen (Lapurdi),eta ABko zuzendaritzako kideek jakinarazi dutenez, koalizioaren alde egin du batzarrak, baina EAJ ere hor izatea baldintza gisa jarrita. Hain zuzen ere, bi hilabeteko epean jeltzaleak koaliziora itzul daitezen ahalegintzeko agindu diete baseek ABko zuzendaritzako kideek. Koalizioa Batasunarekin eta EArekin soilik osatzeko aukera ere bozkatu zuten, baina horren kontra agertu ziren biltzar nagusiko partaide gehienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.